XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL-ESNALEA-ren BILERAN (1916)

XX. mendeko lehen bi hamarkadetan behin eta berriz bildu ziren euskaltzale eta euskalariak hizkuntzaren aldeko erakunde ofizial bat sortzeko asmoz.

Euskal-Esnalea-ren inguruan, adibidez: Azkue tartean izan ohi zen honelakoetan.

Euskal hitzen kopurura gehien hurbildu den hiztegi hau agertu zenean, pozezko oihuekin agurtu zuten puntako hizkuntzalariek, Hugo Schuchardt-ek, adibidez.

Euskal Herrian zehar bildutako aztarnekin eta euskal literaturan eredutzat hartu behar ziren idazleen lekukotasunaz baliatuz lortu zuen Azkuek euskararen Hiztegi historikoa osotzea.

Ez da, ba, meritu gutxikoa lan oroitgarri hau.

Hiztegi hau inprimatzeko Bizkaiko Diputazioaren babesa lortu ondoren, 1904.eko urtarrilaren 2an Tours-era doa Azkue Alfred Mame et Fils moldiztegian argitarapena hurbiletik zuzentzeko.

Urte bi t'erdi beteko ditu lan aspergarri honetan, eta 1905ean kaleratuko du lehen tomoa (A-LL) eta 1906.eko maiatzean bigarrena (M-Z).

Tarteetan Paris eta Londresera bidaiak antolatzen ditu eta hemendik lortzen du Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Diputazioek Bonaparteren eskuizkribu guztiak erostea.

Azkueren Hiztegia, La Gran Enciclopedia Vascak berrargitaratu zuen neurri txikiago batean, 1969an, eta Euskaltzaindiak kaleratu zuen hirugarren argitarapena 1984ean, lehendabiziko bi tomoak batetan faksimilaturik.

Ez zen hau izan Azkueren lan lexikografiko bakarra, 1918an Poltsikorako Hiztegia. Euskara-Espainera / Espainera-Euskara kaleratu baitzuen.

Beste hiztegi haundiago bat ere kaleratzen hasi zen, Espainera-Euskara Hiztegia 1916an, baina A letrako hitzak hiru koadernotxotan eman ondoren bertan behera utzi zuen argitarapena.

MORFOLOGIA VASCA (1923)

Bere lanetara arte ezezaguna zen maisutasuna erakutsi zuen Azkuek euskara aztertzean.

Lehenengo urrats handia Hiztegiarena izan zen; bigarrena, euskararen morfologiaz ziharduen liburu honena, Euskaltzaindiaren Euskera aldizkarian emana.

Gaur egun ere, 70 urte geroago, euskal lanetan etengabe aipatua da berau.